XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Heziketa askatzaileaz: (Anaitasuna, 1972, zenb. 239, or.16, Eusebio Osa, Konzientzia postprimarioa).

- Egungo euskal kantua interpretatu nahirik: .

Oharra: bi denbora horiek oraina eta lehena dira.

(Anaitasuna, 1972, zenb. 242, or. 7-8, Ez kanta ez dantza, Haranburu Altuna).

Egile honek berak beste pasarte batetan ekonomiak gizartean duen eragina neurtuz: .

(Anaitasuna 1972, zenb. 245, or. 8, Larresororen tesiak, Haranburu).

- Beste azken pasarte bat egungo familiaren bilakaeraz: .

(Anaitasuna, 1972, zenb. 243, or. 3, Familia patriarkalaren iraupena, Klaudio eta Yon).

Ez dagokit pasarte horik kritikatzea, jadanik beste batzuek eginik baitute lan hori behar zen garaian.

Ez nuke, ordea, ohartxo bat egin gabe gelditu nahi.

Hau da: ANAITASUNA-ren ingurumari tarteka marteka ageri ohi zen gaztaroko giroa krisi lazgarri baten aitzinean aurkituko da 1973 aldera.

Salakuntzarako joera desmitifikatu egiten da, salakuntza horien gibeletik beste intentziorik ere ikusten hasia baitzen jende zuhurra.

Gauzak horrela, ANAITASUNA zuendaritzaz aldatu dela ohartzen gara, eta hein haundi batetan, idazlez ere.

Adierazgarriak dira, bestalde sasoin hortan emaiten diren bi gertakari hauek: lehenengoa Oskorri kantari taldearen heriotza da eta bigarrena X. Kintana, iritzi-ezberdintasuna dela eta, LUR taldetik ateratzea.

Gertakizun hauek berez ez daukate zer ikusirik ANAITASUNA-rekin.

Hori garbi dago.

Bainan delako gaztoroko krisi hori ez ote zegoen, gaxotasun ideologikoz aparte, kutsu politikoz ere zerbait ikutua? Baietz uste dut.

Euskal gizartearen konponketan dihardugunaz gero, asko inporta zaigu nolako Euskal Herria nahi dugun jakitea.

Arazo hontan politikak esku-hartze haundi-haundia du, gaur bederen sekulan baino eraginkorragoa.

Eta Euskal Herria nolakoa nahi dugun auziaren gainean, eztabaidak eukaldungoaren eta marxismaren alorrean harrotu dira.

Ene iduriko euskal kulturan, halaber politikan, marxismo-arrazoinatua baino dexentez gehiago sartu eta hedatu da dogmatiko joerakoa.

Jokabide hau denon kaltetan izan dela bistan dago.

Arrazoinez zioen Joseba Arregik: (1974, Anaitasuna, zenb. 267, or. 1, Euskal humanismoa).